XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baliteke erretorika luze bat amaitzea eta suberte askorekin, zuk azkeneko galderen bati bai edo ez bakharrik erantzun ostean libre gelditzea dendatik irtetako, bainan bai edo ez erantzun beharrean zerbait luzeagoa ihardesten badiozu, seguru atherako dizula beste erretorika bat, lehengoa baino luzeagoa.

Egunoro heltzen dira ugartera tourista inuxenteak hau eztakitenak.

Han erlojuak aphaingarritzat bakharrik dituzte, hango jendeak eztu inoiz prisik.

Behin gazte bat ethorri zan Palma'ra goiz goizean Barzelonatik itsas-huntzian, egun bi ugartean igaro ta atzera joateko Mallorca'ko gauzetatik ikusgarrienak ikusi ostean.

Bainan heldu bezain laster denda batean sartu zan egunorokoaren erostera, ta ehun pesetako bat eman zuan ordaintzeko.

Kanbioak atzera eman ziotenerako amaituta zegoan goiz hura.

Handik bazkaltzera joan zan eta jatetxeko morroiari eman zizkion dendan hartutako kanbio guztiak.

Arta'ko har-zilhoak ikusteko asmoz, galdetu zuan arratsaldean eia zein ordutan atheraten zan autobusa hara joateko, eta oraindik denbora pixkat zuala, ta gauza batzu erosi behar zituala Barcelona'ko adiskideei eramateko, ta denda batean sartu zan.

Hasi zitzaion hango nagusia hizketan, eta noizik behin galderen bat edo itandu zion.

Berak, bai edo ez bakharrik erantzun beharrean, zerbait esan zion, luze xamarra, eta orduan ilhunabarreraino egon zitzaion bestea berbaka gelditu gabe.

Etzan beraz joan Arta'ra eta gainera etzuan erosi beste dendetan erostea falta zitzaiona.

Palma'n bertan igaro zuan gaua.

Biharamunean goiz jeiki zan, beta nahikoagaz Arta'ra joan eta, behinik behin, Palma'ko gauzen bat edo beste ikusteko: katedrala, Bellver'ko gaztelua, eta zerbait.

Bainan huntan hasi baino lehen, sartu zan denda batean beste gauza bat erosteko.

Hasi zitzaion saltzailea berriketan, bainan berak prisa zeukan eta ehun pesetako paper bat eman zion, arin ordaindu ta berehala kalera irtetako.

Besteak, hartu dirua, zabaldu diru-gorde-lekua, ta sekulako hizketaldirik luzeenarekin hasi zitzaion kanbioak eman gabe.

Entzule gaixoak etzuan aditzen ezer.

Geldi geldi zituan begiak kajoiari so, eia kanbioak noiz atheraten zizkion.

Azkenean eman zizkion bai, bainan berandu zan Arta'ra edo inora joateko bazkaldu baino lehen.

Saltzaile haren berriketeaz buruko mina sartu zitzaion, eta aspirina papertto bat erosteko pharmazi batean sartu zan bazkalostean.

Hasi zitzaion pharmazi'ko gizona eia kanpotarra othe zan, eta bai, siku siku.

Jende asko ethorri zala bezperako huntzian Barzelona'tik eta eia bera be han ethorri al zan.

Berriz bai, bainan orai kopet ilhun ilhunekin.

Eman hogerleko bat, eta bestea kajoia zabalik utzi ta eia lehendik egona othe zan ugartean, eta ez! asarretuta bezela kajoiari begira.